XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

POLITIKO SOZIAL IRAULTZAK. IRAULTZAK, ERRUSIARRA.

1.- SARRERA.

Gizarte Industrialaren arazoek zenbait eskabide-mugimendu sorrarazten dute; garrantzitsuenak Sindikalismoa, Sozialismoa eta Anarkismoa dira.

XX. mendeko bi Iraultza Sozial handien (Errusiarra eta Txinarra) ideologi-plataforma sozialismoa izango da.

Iraultza hauei gizartearen egitura aldatu egingo da.

2.- SINDIKALISMOA.

Industri aurreko garaiaren artisau lana, ekintza zuzen bat den bitartean, artisauaren trebetasuna agertzen da, baina Industri Iraultza garaian lanak desgizatasuna sortzen du, hots, langileari zer etekin egin behar diren aldez aurretik pentsatuta ematen zaio, eta etekin guztiak berdin egin behar dira.

Bestalde makina erabiltzeko ez da trebetasuna edo esperientzia berezirik behar.

Halaber artisau garaitik makina garaira igarotzeak lanaldi egunaren luzapena dakar, ezin da kategoriaz igo Gremioetan bezela, ezta ere lantegiaren prozesuan esku hartu, lantegi txikiaren giza harremanak desagertzen baitira.

Sindikalismoa langileen mugimendua denez hauen egoera eta laneko kondizioak hobeagotzera dator.

Industrializazioaren haseran, makinek lanpostuak kentzen zizkiotela jendeari eta, langileek makinak hautsiz azaldu zituzten heuren protestak.

Gobernariek lege gogorrak ipini zituzten, hiltzeko pena bera ere barne zela.

Langileak bide horiek uzten joan ziren apurka apurka, eta elkargoari garrantzi gehiago ematen hasi ziren.

Hastapenetan ezkuetan biltzen ziren lekuko lanbide sindikatoetan; hauek gobernu inglesak 1825. urtean legeztatu zituen.

Geroago, 1829. urtean Dohertyk, gidari katolikoak, kotoi sindikatu nazionala eratu zuen.

Berehala ugazaba batek, Robet Owen, langileen arazoetaz keskaturik, lanbide desberdinetako zenbait sindikatu nazional batu zituen; 500.000 lagun (Great Trade Union=Sindikatu Handia), aste batzuren buruan elkartzen zituelarik.

Baina gobernuak sindikatuen federakuntza hau debekatu egin zuen.

Hau gertatu ondoren sindikatuko buruzagiek eskabide politikoak egiten hasi ziren, funtsezkoena sufragio unibertsalarena zen.

Botatzeko eskubidea jabeek bakarrik zuten.